XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dantzariak bere gorputzean ekarri du, batetik, lore-usaina eta, bestetik nektarraren zaporea, paparoan ekarri duen eztian.

Jarraitzaileak guzti horretaz konturaturik irteten dira erlauntzatik.

Lorearen usaina gorputzean dakar erleak, eta antenaz ukitzen dutenean usain hori nabaritzen dute.

Hona loreen usainaren beste esplikazio bat, urrun benetan geratzen da gizakiak lore-erramileteekin duen erabilpenetik.

Landarearen heriotza bait dakar giza erramileteak eta aldiz lorearen ernalketa erlearen bisitak.

Galdera gehiago ere egin daiteke, adibidez, ea loreen koloreen berririk ote duten erleek erlauntzatik irten aurretik.

Gaur ezagutzen denak ez du horretan baiezkorik erantzun.

Ematen duenez, lehenengo aldiz lorea dagoen tokira iristen direnean eta behin paparoa eztiz edo hanka-saskiak polenez bete ondoren orduan grabatzen dute beren memorian bisitatuberri dituzten loreen kolorea.

Larrelarien deiak Esandako informazio guztiak dituztela irten arren, justu-justu zein lore diren jakitea ez da gauza erraza.

Hala ere, atzerapen handirik gabe heltzen dira.

Nolatan? Erleek beren abdomenaren muturrean Nasanoff-en organoa deitzen zaion guruina dute.

Usain berezia du guruin horretatik jariatzen duen likidoak.

Hegalez bentilatzen dute eta atzerantz botatzen duten haize-korronte horrek zabaltzen du usain hori inguru guztian.

Metro batzuetara jiran dabiltzan erle despistatuek sumatzen dute usain horren jatorria eta zuzenean iristen dira janari-tokira.